Koronabirusak eragindako osasun-egoera berezia dela eta, Bakioko Udalak, beste herriko eragile batzuekin horrela adostuta, bertan behera utziko du urtero ospatzen den San Joan bezperako sua.

Era berean, Udalak eta Jai Batzordeak elkarlanean prestatzen dituzten udako San Joan Doloz jaiak ere, segurtasunagatik ez ospatzea erabaki dute.

Egoerak hala behartuta eta indarrean dauden osasun- eta segurtasun- neurriek aukerarik ematen ez dutenez, udan zehar izaten diren ohiko bestelako ekitaldi batzuk ere ez ditugu aurrera eramango.

Hala ere, Bakioko Udalak uda kulturaz janzteko ahaleginak egiten jarraituko du, betiere eremu kontrolatuetan, jende pilaketak saihestuz eta osasun- eta segurtasun-neurriak behar bezala betez eta betearaziz. Hori dela eta, uztaileroko Musika Astea aurrera eramatea erabaki du, baita udaroko zinea kalean eta bestelako formatu txikiko ikuskizun eta ekitaldi desberdinak ere. Udako agenda kulturalaren berri ohiko komunikazio-kanalen bitartez emango da.

Bakioko Udalak, berriro ere, herritarrek erantzukizunez joka dezatela eta segurtasun-neurriak bete ditzatela eskatu nahi du, pandemia honen hedapena gelditzea denon ardura baita.

Se suspenden las festividades de San Juan y las fiestas patronales de San Joan Doloz

Debido al estado de emergencia sanitaria causada por el coronavirus, el Ayuntamiento de Bakio, de conformidad con los diferentes agentes de la localidad, suspenderá la tradicional fogata de la víspera de San Juan, que se celebra anualmente.

Asimismo, el Ayuntamiento y la Comisión de Fiestas también han decidido no celebrar por motivos de seguridad las fiestas patronales de San Juan Doloz, que organizan conjuntamente año tras año.

Debido a las circunstancias y a que las medidas sanitarias y de seguridad vigentes no lo permiten, tampoco celebraremos otros eventos habituales durante el verano.

No obstante, el Ayuntamiento de Bakio seguirá esforzándose por dotar de cultura al verano, siempre en recintos controlados, evitando aglomeraciones y cumpliendo y haciendo cumplir las medidas sanitarias y de seguridad vigentes. Por ello, ha decidido llevar a cabo la Semana Musical de julio, así como el cine de calle de verano y diferentes espectáculos y eventos de formato reducido. La agenda cultural del verano se dará a conocer a través de los canales de comunicación habituales.

El Ayuntamiento de Bakio ruega una vez más a la ciudadanía que actúe con responsabilidad y cumpla con las medidas de seguridad, puesto que es responsabilidad de todos y todas detener la expansión de esta pandemia.

Clicka para comentar

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Lo más Popular

Udaletxeak hartutako erabakiengatik kezkatuta geudelako elkarrekin BakioBai deitzen den elkartea osatu genduen Bakioko herritarrak gara. BakioBai tokiko elkartea da, guztiz independientea, eta Bakioren onura hobesten du interes alderdikoi edo norbanakoen aurrean.

Gestio gardena, kontu argiak eta ageriko kontratuak dituen udaletxea nahi dugu, baliabide ekonomikoen kudeaketa egokia egiteko. Tokiko politika nahi dugu non udalerriko zerbitzuak udaletxeak kudeatzen dituen Bakioko jendearekin. Biztanleak entzuten, sortzen diren arazoak haintzat hartzen eta hauek konpontzen dituen udaletxea nahi dugu. .

Arriba