Programa 2019
Equipo

Programa 2019

Bakiobaik programa orekatu, erreal eta jasangarri bat aurkezten du. Helarazi dizkiguzuen eskariak eta detektatu ditugun beharrak uztartzen dituzten ideia eta proposamenak. Orain arte egin dugun moduan lan egingo dugu, apaltasunez, zentzu komunez eta xede honek eskatzen digun ardurarekin, aitzakiarik jarri gabe. Behar bezain prestatuta gaude bidaia berri honetarako, eta frogatu egin dugu gure promesak betetzen ditugula. Herri solidario, apal eta ekintzaile batetik sortu ginen, eta horregatik Bakio gure etxe bihurtzen duten ezaugarri berdinak gureganatzen ditugu, haren etorkizunaren alde lan egiteko. Ez gara politikariak, politika egiten duten herritarrak gara. Ez gara inozoak, Bakio hobetzeaz amesten dugun herritarrak baizik… eta, hain zuzen ere, ametsetan hasten dira ardurak.

Amesten jarraitu nahi dugu.

Programa osoa pdf-an hemen ikusi dezakezu.

Bakiobai presenta un programa equilibrado , real y sostenible. Ideas y propuestas que conjugan con las demandas que nos habéis trasladado y las necesidades que hemos detectado. Trabajaremos como hemos hecho hasta ahora , desde la humildad , el sentido común y la responsabilidad que este fin nos encomienda, sin poner excusas. Estamos más que capacitados para este nuevo viaje y hemos demostrado que cumplimos con nuestras promesas. Nacimos de un pueblo solidario, humilde y emprendedor y por ello acogemos las mismas características que hacen de Bakio nuestro hogar para trabajar por su futuro. No somos políticos, somos vecinos haciendo política. No somos unas ilusas, somos vecinas soñando con un Bakio mejor…. y es que en los sueños comienzan las responsabilidades .

Queremos seguir soñando.

Podéis ver el programa en pdf aquí.

PROGRAMA

1 – Probalekuko instalazioa hobetzeko azterketa / Estudio de mejora de la instalación del Probaleku

BakioBaitik uste dugu hau oso instalazio garrantzitsua dela herriarentzat, baina ikusten dugu probetxu gutxi ateratzen zaiola. Egin litekeen hobekuntzari buruzko azterketa bat egingo dugu, instalazioa leku egokia izan dadin ekitaldi sozio-kulturalak egiteko.

Desde BakioBai creemos que es una instalación importante para el pueblo, pero vemos que se le saca poco provecho. Realizaremos un estudio de su posible mejora para acondicionarlo y ofrecer una instalación óptima para la realización de diferentes actos socio culturales.

2 – Auzoetan inbertitu / Inversiones en los barrios

Epe luzerako jarduera-plan bat garatu nahi dugu,udalerriko etxebizitza guztiak saneamendu-sareorokorrera konektatu daitezen.

Horretarako, aurrekontuak egingo ditugu auzoz auzo, etaurtero partida bat bideratuko dugu zeregin horretara.Lehentasuna emango diegu eraikinetako segurtasun etairisgarritasunari, La Motaren kasuan bezala, edo bidegorribat sortzeari, txirrindulari edo oinezkoentzat, hainbatlekutara iritsi ahal izan daitezen –Bakioko sarrera,Goitisola, San Pelayo…- kotxeek harrapatuak izatekoarriskurik gabe. Hori gure lehentasunetako bat da.

Queremos desarrollar un plan de actuación a largo plazo para que todas las viviendas del municipio se conecten a la red general de saneamiento. Para ello presupuestaremos los costes por barrios y destinaremos una partida anual para este cometido. Priorizaremos la seguridad y accesibilidad a edificios como la Mota o la creación de un bidegorri para corredores, ciclistas o peatones puedan acceder a lugares como la entrada de Bakio, Goitisolo, San Pelayo, etc…. sin necesidad de sufrir ningún riesgo de atropello o similar es una de nuestras prioridades.

3 – Zuzeneko harremana elkarteekin / Hilo directo con las asociaciones

Jakitun gaude elkarteek duten garrantziaz, herria bizirikmantentzeari begira. Arreta berezia eman nahi diegu, eta,hortaz, eurekin kontaktu iraunkorra duen figura bakar batsortuko dugu; honek laguntza eta informazioa emangodizkie, ekitaldiak antolatuko ditu haiekin, eta sortzen direnzalantzak argituko ditu.

Talde espezifiko bat sortuko dugu zeregin horretarako,pertsona bat erabiliz 4-5 elkarte bakoitzerako.

Somos conocedores de la importancia que tienen las asociaciones en mantener al pueblo vivo. Queremos tener una atención especial para con ellos y crearemos una única figura que esté en permanente contacto con ellas, ayudando, informando, organizando conjuntamente eventos y aclarando cualquier duda que surja. Crearemos un grupo específico para este cometido utilizando una persona para cada 4-5 asociaciones.

4 – SkateBord pista amaitu / Finalización de la pista de SkateBoard

Ikusten dugu herriko topaleku garrantzitsuenetako bat dela haur eta gazteentzat, eta, hortaz, hasitako obra bukatuko dugu, oraindik ere egiteko dagoen azken tartea moldatuz.

Viendo que es uno de los centros de reunión más importantes del pueblo para niños, niñas y jóvenes, terminaremos la obra comenzada adecuando el último tramo que falta por finalizar.

5 – Lan-poltsa bat sortu  Creación de una bolsa de trabajo

Udal lan-poltsa bat sortuko dugu, bai udaletik ateratzen diren lanetarako eta bai Bakio eta bere inguruneko edozein enpresari laguntzeko.

Crearemos una bolsa de trabajo municipal, no sólo para trabajos que salgan el ayuntamiento, sino que también dé soporte a cualquier empresa de Bakio y alrededores.

6 – Diru-laguntzak eta hobariak enpresa eta ekintzaileentzat / Subvenciones y bonificaciones para empresas y emprendedores

Formula egokiak bilatuko ditugu gure udalerrian jarduerak mantendu, handitu edo sortu nahi dituzten Bakioko enpresa edo ekintzaileek hori egin ahal izan dezaten, udalerriko garapenari lagunduz.

Buscaremos fórmulas para que empresas de Bakio o emprendedores que quieran mantener, ampliar o crear su actividad en el municipio puedan hacerlo contribuyendo al desarrollo del municipio.

7 – Autokarabanetarako aparkalekua / Parking de autocaravanas

Zerbitzu bat eskaini, eta hortik kobratzen den diruaren bidez proiektua mantendu eta diru-sarrera bat lortu udalarentzat. Gainera, araudi bat sortu behar da mota horretako ibilgailuentzat.

Ofrecer un servicio cuyo cobro permita la sostenibilidad del proyecto y suponga un ingreso para las arcas municipales. Además, crear una normativa para esta clase de vehículos.

8 – San Joan Gaztelugatxekoa / San Juan de Gaztelugatxe

Turismo jasangarria bultzatuko dugu, anezka bat abiatuz Bakiotik San Joaneraino, ibilbidean zenbait geraleku tartekatuz; era horretan, etengabeko joan-etorria eta autoen pilaketa saihestuko ditugu eta inguruneko segurtasuna hobetu.
Impulsaremos un turismo sostenible, poniendo en marcha una lanzadera desde Bakio a San Juan con diferentes paradas a lo largo del trayecto, evitando así el flujo constante y la aglomeración de coches, aumentando la seguridad en la zona.

9 – Berdintasun Plana / Plan de Igualdad

2018an, UNAk Berdintasun Plan oso handinahi bat prestatu zuen Bakiorako. Gure ustez, garrantzitsua da gutxieneko betearazpena bermatzea, eta horretarako ezinbestekoa da haren jarraipena aldizka egitea.

En 2018 UNA elaboró para Bakio un Plan de Igualdad muy ambicioso. Consideramos que es importante garantizar un cumplimiento mínimo y para ello se hace imprescindible realizar un seguimiento periódico del mismo.

10 – HAPOaren jarraipena. Informazioa Herriarihelarazi / Seguimiento del PGOU. Transmisión de la información al Pueblo 

HAPOa dokumenturik garrantzitsuena da Bakiorako, bere alderdi guztietan. Izan ere, Bakio eta haren ingurunearen hedakuntza ez ezik, beste zenbait alderdi era definituko ditu: eraikuntza, mugikortasuna, ingurumena, eta abar… BakioBaik hartzen duen konpromisoa da dokumentu hau eraldatzea eta ulergarri egitea herritar guztientzat, guztiok parte hartu ahal izan dezagun haren lantze-prozesuan.
El PGOU es probablemente el documento más importante para Bakio en todos sus aspectos, ya que se definirán no solo la expansión de Bakio y sus alrededores, sino también sus construcciones, movilidad, medio ambiente, etc.… BakioBai se compromete a transformar este documento y hacerlo legible y comprensible para toda la ciudadanía de forma que todos y todas podamos participar en su gestación.

11 – Herritarren parte-hartzerako plan integral bat bultzatu / Impulsar un plan integral de participación ciudadana

4 urte hauetan, Bakiok herritarren parte-hartzearen lehenengo esperientziak bizi izan ditu, baina uste dugu parte-hartze gehiago eta hobea lortu daitekeela, dinamika eta prozesu gehiago profesionalizatuz eta herriari gai batzuk irekiz, hala nola San Jose jaieguna, San Joan Dolozak jaiak, kaia oinezko-esparru bihurtzea…
Durante estos 4 años, Bakio ha vivido las primeras experiencias de participación ciudadana, pero creemos que se puede hacer más y mejor participación profesionalizando más dinámicas y procesos y abriendo al pueblo temas como: la festividad de San José, las fiestas de San Joan Dolozak, la peatonalización del muelle….

12 – Udal eraikinen berrantolamendua / Reordenamiento edificios municipales

Gaur egun Kultur Etxean dauden udal zerbitzuak antzinako Turismo eraikinera eramatea bideragarria ote den aztertzea. Gure ustez, Kultur Etxea Bakioko kultura eta aisialdiaren erdigunea izan behar da, eta horretarako haren espazio eta instalazioak aprobetxatu nahi ditugu, bai jadanik gauzatzen diren jarduera eta zerbitzu kulturalak sustatzeko eta bai ateak irekitzeko eremu horretako esperientzia berriei; adibidez: antzerkiari.
Estudiar la viabilidad de traspasar los servicios municipales instalados a día de hoy en Kultur Etxea al antiguo edificio de Turismo. Vemos necesario que Kultur Etxea sea el centro neurálgico de la kultura y el ocio en Bakio y para ello queremos aprovechar sus espacios e instalaciones para potenciar las actividades y servicios culturales que ya se imparten y abrir puertas a nuevas experiencias en este ámbito, como por ejemplo el teatro.

13 – Inbertsioak / Inversiones

Udal inbertsioen eta gauzatze-bidean dauden obren jarraipen exhaustiboa egitea, ondo gauzatzen direla segurtatzeko, hutsegiteak, errakuntzak edo kostu gehigarriak saihesteko xedez. Halaber, haur-aisialdiko leku bat estaliko dugu: haur-aisialdirako eremu estali bat sortzeko aukera aztertu nahi dugu, haurrek urteko egun guztietan erabili ahal izan dezaten.
Seguimiento exhaustivo de las inversiones y obras municipales en curso para asegurar su correcta ejecución evitando así fallos, errores o sobrecostes adicionales.
También cubriremos un lugar de ocio infantil: queremos estudiar la posibilidad de dotar de una zona de ocio infantil cubierta para que niños y niñas puedan hacer uso de ella todos los días del año.

14 – Eskola / Eskola

Eskolako gastuaren partida aurrekontuetan mantendu eta handitu, atezain bat kontratatzeaz gain.
Mantener y aumentar la partida de gasto de la escuela en los presupuestos. Además de la contratación de un bedel.

15 – OHZ (Ondasun Higiezinen gaineko Zerga) bi urtetik behin berraztertu / Revisión bianual del IBI (Impuesto sobre Bienes Inmuebles)

Proposatzen dugu zerga hau bi urtetik behin berraztertzea, Udalkutxaren sarreraren arabera (Udalkutxa Aldundiaren partida ekonomiko bat da, lurraldeko 112 udalerriak zerga-bilketaren arabera finantzatzera zuzendua).
Proponemos una revisión bianual de este impuesto en función del ingreso de Udalkutxa (partida económica de la Diputación para la financiación de los 112 municipios del territorio en función de la recaudación tributaria).

16 – Zergak eta tasak hilabeteka ordaindu / Pago de impuestos y tasas en mensualidades

Zergak eta tasak ordaintzeko bidea erraztu herritarrei, ordainketa zatikatuaren bidez.
Facilitar a la ciudadanía el pago de los diferentes impuestos y tasas mediante el pago fraccionado.

17 – Kartelei buruzko Ordenantza / Ordenanza de Cartelería

Hobekuntzak egin behar ditugu kartelei buruzko oraingoordenantzan: espazio berriak eskaini, panelen kalitatea  hobetu eta guztiok ordenantza betetzen dugula bermatu.
Debemos acometer las mejoras necesarias en la actual ordenanza de cartelería , habilitar nuevos espacios , mejorar la calidad de los paneles y hacer que todos y todas la cumplamos .

18 – Euskararen erabilera udalerrian garatzeko planarekin jarraitu / Continuar con el plan para el desarrollo del uso del euskera en el Municipio.
19 – Kamioien zirkulazioa / Paso de camiones

Tasa ekonomiko bat bultzatu behar dugu Bakiotik pasatzen diren obrako kamioien edo antzekoen zirkulaziorako; era horretan, ibilgailu horiek alternatiba bat bilatuko dute zirkulatzeko, eta horren bidez gure herritarren segurtasuna hobetuko dugu. Hori ezinezkoa bada, gutxienez balio erantsi bat lortuko genuke gure diru-kutxarako.
Impulsar una tasa económica para el paso de camiones de obra o similares que no tengan como finalidad el término municipal de Bakio, consiguiendo así, que estos vehículos busquen una alternativa de paso mejorando así la seguridad de nuestros ciudadanos y ciudadanas o si no fuera posible, consiguiendo un valor económico añadido para nuestras arcas.

20 – Erabilera turistikoari buruzko araudiaNormativa para uso turístico

Araudi bat sortzea etxebizitza turistikoen erabilera erregulatzeko.
Creación de una normativa para regular el uso de las viviendas turísticas.

21 – Webgune irisgarriago bat egin / Hacer una web más accesible

Asmoa da udalak webgunearen bidez egiten duen komunikazioa hobetzea, udal edukien irisgarritasuna erraztuz eta bultzatuz; horrekin batera, ahal den neurrian, Nazioarteko Gardentasunaren irizpideak betetzen saiatu behar dugu
Se trata de mejorar la comunicación vía web del ayuntamiento favoreciendo e impulsando la accesibilidad a los contenidos municipales, así como tratar de cumplir en la medida de lo posible con los criterios de Transparencia Internacional

1 Comentario

1 Comentario

  1. Bakio Kirola

    junio 6, 2019 at 2:12 pm

    Presentada ayer la demanda contra el Ayto de Bakio y su equipo de gobierno por la Licitación del Polideportivo de Bakio en 2017.

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Lo más Popular

Udaletxeak hartutako erabakiengatik kezkatuta geudelako elkarrekin BakioBai deitzen den elkartea osatu genduen Bakioko herritarrak gara. BakioBai tokiko elkartea da, guztiz independientea, eta Bakioren onura hobesten du interes alderdikoi edo norbanakoen aurrean.

Gestio gardena, kontu argiak eta ageriko kontratuak dituen udaletxea nahi dugu, baliabide ekonomikoen kudeaketa egokia egiteko. Tokiko politika nahi dugu non udalerriko zerbitzuak udaletxeak kudeatzen dituen Bakioko jendearekin. Biztanleak entzuten, sortzen diren arazoak haintzat hartzen eta hauek konpontzen dituen udaletxea nahi dugu. .

Arriba